top of page

ELKARGOAK EUSKARAZ

Gure Elkargoan euskararen normalizazioan urratsak emateko eta bide horretan laguntzeko konpromisoa hartu dugu, bai elkargokideei, bai Elkargoa osatzen duten langileei, baliabideak eskainiz. Proiektuaren berri guztiak JAKIZU buletinean jasoko dituzu, hileroko zirkularraren bidez, eta honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkizugu:

 

a) Intranet elebiduna Elkargoak Euskaraz:

Baliabide asko dituzu Elkargoak Euskaraz intranetean, hemen klik eginez eta gako hauek sartuta:

  • Erabiltzailea: colcafid

  • Gakoa: colcafid474

Laguntza behar izanez gero, jarri harremanetan basqueproeus@bm30.eus / 944 00 11 33 (Lamia) helbidearen bidez.

  • Baliabide teknikoak:

Hiztegiak, ohiko zalantza-bankua, kontsulta-zerbitzua. Bilaketa bakar batekin gure lan-eremuko hitzak eta hitz komunak aurkituko dituzu. Bilatu aldi berean Elkargoeus, Enpresa-hiztegia, Euskalterm, Labayru, 5000 eta Elhuyar hiztegietan. Gainera, euskararen ohiko zalantzak ('Ohiko zalantzak') eta beste edozein ('Kontsulta') kontsulta ditzakegu.

  • Pilulak, dokumentuak, laguntza informatikoak, errotuluak:

Arreta elebiduna eskaintzeko eta gure egunerokotasunean euskaraz lan egiteko laguntzak, egingarria eta praktikoa. Intranetera sartu ondoren, 'Pilulak-Baliabideak' atalean eskura daiteke.

  • Itzulpenak:

Behar dugunerako, neurona-itzultzailea eta itzultzaileen nahiz itzulpen-enpresen kontaktuak ditugu.

b) Prestakuntza:

  • Euskara ikasteko, dakiguna praktikatzeko eta euskaraz lan egiteko ikastaroak:

Hiru talde ditugu euskara ikasteko eta astean bitan elkartzen gara. Halaber, mintzapraktika taldea eskaintzen dugu, astean behin saio bat eginez. Ikastaro trinko bat ere eskaintzen dugu, gure euskara lan-esparrura egokitzeko ezagutzak eskuratzeko. Azkenik, 'Euskara ikasi' atalean autoikaskuntzarako materialak daude eskuragarri, baita zure herriko eta beste toki batzuetako euskaltegien eskaintza ere. Oraingoz online eta ordainpekoak dira ikastaroak.

c) Elkargo Ekin:

Urtean hirutan elkartzeko motibazio-ekimenak dira. Aurreko edizioetako kronikak, 'Elkargo Ekin' atalean eskuragarri.

d) Plan txikia:

Zuen lanean helburu linguistikoak planteatzeko aukera eskaintzen dizuegu, behar dituzuen laguntza orokorrak jasoz. Hiru maila: oinarrizkoa, ertaina eta altua, beharren arabera. 'Konpromisoak' atalean.

e) Berbalaguna eta foroak:

Laster, materialak eta albisteak partekatzeko eta partekatutako zalantzak argitzeko gune bat izango dugu, foroak. Baita aurrez aurreko trukeen Berbalagun ekimena ere.

bottom of page