top of page

IZATEKO ARRAZOIA

Euskal Herriko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Elkargo Ofiziala (COLCAFYD Euskadi) zuzenbide publikoko korporazio bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan du jarduera-eremua. COLCAFYD Euskadik, dagokion titulazioa izanik eta elkargokide izan ondoren, berezko dituen lanbide-jarduerak egiten dituzten pertsona guztiak biltzen ditu.

 

Elkargoak bere gain hartzen du bere kideen interes profesionalen ordezkaritza, eta bere jarduna aholkularitza- eta prestakuntza-lanetan oinarritzen da, bai eta jarduera profesionala antolatzea eta defendatzea ere.

 

Elkargoak, bere eskumenak betetzeko, etengabeko hobekuntzaren printzipioa txertatzen du gure elkargokideen eskaerei erantzuteko eta, horrela, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren profesional gisa dagokigun funtzio soziala betetzeko.

Logo País Vasco.png

IKUSPEGIA

 

COLCAFYD Euskadik erreferentzia izan nahi du elkargokideentzako zerbitzuak emateko orduan, bai eta kirol-hezitzaile fisikoen funtzio sozialari erantzuteko ekintzak zaindu eta sustatzeko ere, jarduera fisiko osasungarri eta jasangarriaren sustapenean, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik.

Logo País Vasco.png
bottom of page