top of page

ZEIN ERAKUNDETAN JARDUTEN DUGUN

COLCAFYD Euskadik hainbat organotan eta erakundetan ordezkatzen ditu elkargokideak, beren interes profesionalak defendatzeko eta Gorputz Hezkuntzan eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatuei dagokien funtzio soziala betetzeko.

 

Aldundiak:

Elkargoak Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Eskola Kirolaren Lurralde Kontseiluetan parte hartzen du.

Eusko Jaurlaritza:

  • Kirolaren Euskal Kontseilua:

Elkargoa Kirolaren Euskal Kontseiluko (KEK) kide da 2000. urtean eratu zenetik. Organo hori KEK arautzen duen azaroaren 7ko 220/2000 Dekretuak eratu zuen.

Gaur egun, Kultura sailburuaren 2009ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez izendatu dira parte hartzen duten pertsonak. Agindu horren bidez, KEKko kideak izendatu eta osaera argitaratu zen.

  • KEKren Batzorde Iraunkorra:

KEKren osoko bilkurak lau ordezkari hautatzeko ahalmena du, Kultura sailburuarekin, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearekin, Kiroletako zuzendariarekin eta hiru aldundietako ordezkariekin batera, KEKren Batzorde Iraunkorra osatzeko.

Eratu diren azken bi batzorde iraunkorretan, Elkargoaren ordezkaria hautatu dute batzorde iraunkor horretan parte hartzeko.

Logo País Vasco.png
bottom of page