Joan den otsailean, COLCAFYD Euskadik 'Euskadin jarduera fisikoa sustatzeko politikak egiteko proposamenak' dokumentua landu zuen. Dokumentu horretan, jarduera fisikoaren eta kirolaren ereduaren ikuspegi, kudeaketa eta hobekuntza zehatzei buruzko iradokizun sorta bat jasotzen zen. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei bidali zitzaien dokumentua, eta gehienek ondo hartu zituzten proposamenak. Gainera, EH Bilduk, PPk eta EAJk harrera egin ziguten, eta kolektibo gisa dugun planteamendua aurrez aurre azaltzeko eta eztabaidatzeko aukera izan genuen. Podemosek erantzun egin zigun, eta eskerrak eman zituen dokumentua bidaltzeagatik. PSEren kasuan, adierazi behar da ez genuela erantzunik jaso.
Hurrengo hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoen hauteskunde-programetan azaldutako jarduera fisikoaren eta kirolaren proposamenak eta eredua aztertuta, ikus dezakegu Podemosek, PPk eta EH Bilduk egindako topaketetan bidalitako eta jorratutako proposamenen zati handi bat sartzen dutela beren programetan. EAJk Kulturari lotutako kirol eredua du ardatz, zehazki Euskal Selekzioei lotutakoa, lehentasunezko kirol eredu gisa, COLCAFYD Euskadik dokumentatuta zalantzan jartzen duena. Hala ere, hauteskunde-programan Bizitza Aktibo eta Osasuntsuaren lehen Plana jasotzen du, GAPPAren (Global Action Plan on Physical Activity) ildoekin, BAPPA (Basque Action Plan on Physical Activity) izenarekin, gure kolektiboaren proposamen batekin bat etorriz.
Comments